Indianoak, berrabian jada !!!

ONGI ETORRIA

EMATEN DIZU INDIANOAK-IBAIALDE ELKARTEAK

LOGO INDIANOAK IBAIALDE JPEG

Bere lehen bi espedizioetan (2003an eta 2013an) San Laurendi ibaian gora egin ondoren, Angeluko Indianoak-Ibaialde elkarteak beste espedizio bati ekingo dio, Saint-Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilotako Ligarekin elkarlanean oraingo honetan. Ternua 2017 du izena espedizio berriak.

Tostarteko misto batek (Saint-Pierre eta Mikelunekoez gain, Iparraldeko eta Hegoaldeko arraunlariz osatuko da) Ternuako eta Saint-Pierre eta Mikeluneko urak zeharkatuko ditugu 500 bat kilometrotan zehar traineru berri batean, besoaren indarrez bakarrik baliatuta. Sinbolikoki jarraituko gatzaizkio  ur hotz horietan lehendabizi balea eta gero bakailaoa arrantzatu zuten gure arbaso euskaldunen arrastoari.

logo SP&M

Espedizio berri hau zehatzago irudikatu nahi izanez gero, klikatu hemen : txango birtual bat egin ahalko duzu Ternuako lurretan barrena.

Ternua 2017 kirol erronka bat izango da, baina baita euskal musikaren (10 musukari ontziratuko dira gurekin), kulturaren eta gastronomiaren inguruan harreman-truke garrantzitsuak egiteko abagune on bat ere.

 

7709 L Titre

Indianoak-Ibaialde elkartearen Ternua 2027: giza, kirol eta kultur abentura bat.