Historia

Euskaldunak balearen eta bakailaoaren arrantzan Ternuan

historique_33733

IX. mendea. Bikingoen eraginpean, euskaldunak balea ehizatzen hasi ziren Euskal Herrian.

XII. mendea. Balea Euskal Herriko ekonomiaren zutabeetako bat bilakatu zen.

XIII. et XIV. mendeak.  Euskal arrantzaleak behartuta egon ziren beren arrantza-eremua zabaltzera, balea-kopurua urritu egin baitzen euskal kostaldean. Hala, Atlantikoa zeharkatu zuten, Iparreko ur hotzetan arrantzatzeko. Euskaldunak izan ziren lehenetako bisitariak Ternuako, Labradorko,  Gaspésie-ko,  Saguenay-ko eta San Laurendiko kostaldeetan. Harrizko labeak egin zituzten baleari koipea ateratzeko, Euskaldunen Uharteko aztarnek erakusten duten bezala. Badirudi euskaldunen eta bertakoen arteko harremanak adiskidetsuak izan zirela; euskaldunek bereziki trukea egiten zuten bertako micmac indiarrekin.

XVII. mendearen amaiera. Ingelesek eta holandarrek ere beren etekina atera nahi baitzioten balearen arrantzari, euskaldunengana jo zuten, zekitena erakuts ziezaieten. Euskaldunek monopolioa galdu zuten pixkanaka.

1713a.  Utrechteko Ituna berretsi zelarik, euskaldunei mugatu egin zieten, eta are debekatu, Frantzia Berriko uretarako sarbidea. Euskaldunek bertan behera utzi zuten balearen arrantza.

2003a. Ibaialdeko arraunlariek, XVI. mendearen hasierako aitzindari haien arrastoari segika uretan gora, San Laurendi ibaia zeharkatzea lortu zuten. XX. mendeko zurezko traineru batean, 500 kilometro egin zituzten Sept-Iles eta Trois-Pistoles herrien artean. Trainerua ikusgai dago gaur egun Trois-Pistoles herriko Euskal Abenturaren Parkean  (PABA).

2013a. Hamar urte geroago, bigarren espedizio bat egin zen. Karbonozko traineru batean oraingo honetan, gure arraunlariek  Trois Pistoles eta Montreal lotu zituzten, 500 bat kilometro egin zituztelarik aurrekoan bezala. Espedizio horretan, Quebeceko arraunlariak elkartu zitzaizkien euskaldunei. Trainerua Montrealgo Euskal Etxeari eskaini baitzitzaion, Quebeceko gure lagunek aukera dute San Laurendi ibaian nabigatzen jarraitzeko.

2017a.  Beste Ternua proiektu bat. Kanadako iparraldeko ur hotzetan beti bezala, baina Ternuaren zein Saint-Pierre eta Mikeluneren inguruan oraingo honetan.  Gurekin batera izango dira Montrealgo gure lagun arraunlariak eta traineru berri honen onuradun izango direnak (trainerua Saint-Pierreko Euskal Etxeari eskainiko zaio espedizioaren amaieran).