Projektua

2017KO TERNUAREN ESPEDIZIOA

 Trajet-expe-2017

2017KO TERNUAREN espedizioko mapa duzue hemen, Indianoak-Ibaialdeko traineruaren bidearen geldialdi desberdinak erakusten dituenak, Ternua, Mikelune eta Saint-Pierren kostaldeen luzeran.

Hemen klik egin Ternuaren mapa zehatzki ikusteko.

2003 eta 2013ko bi lehen espedizioek gure arraunlariak Sept Iles-etik Trois Pistoles-erat eta ondotik, Trois Pistoles-etik Montréal-erat ekarri zituen.

2017KO TERNUAREN proiektuak Kanadako iparraldeko ur hotzetara berriz eramanen ditu, aldi hortan Ternua, Saint Pierre eta Mikelunetik pasatuz.

Espedizio horrek arraunlari bai gizon eta bai emazteak elkartuko ditu, ipar edo hegoaldetik etorriak, baina baita ere Saint Pierre, Mikelune eta Montréal-ekoak ere.Kirol desafio horri, kultur zati garrantzitsu bat juntatuko da.

TERNUA 2017 : kirol desafio bat

rameurs_14900

2017ko uztailean, euskaldunez eta Saint Pierre eta Quebec-ko biztanlez osatutako eskifaia batek, Ternua, Saint Pierre eta Mikeluneko hegoaldeko itsasoak zeharkatuko ditu. 400 kilometro eginen ditu, hamar zatitan banatuak.

 

Traineruak lotura eginen du XIV. Mendean lurreratu ziren lehen euskaldun eta gaur egun han bizi diren bretoiniar, euskaldun eta normandiarren artean.

 

Espedizio horren kari karbon zuntzez eginako traineru bat eraikia izanen da.

 

Traineru hori erosi dezagun, ontziaren parte bat simbolikoki erostea gomitatzen zaituztegu.

 

Itsas bidai horren bukaeran, Indianoak-Ibaialde elkateak, emaile guzien izenean, Saint Pierre eta Mikeluneko Pilota Ligari trainerua eskainiko dio.

 

Espedizio denboran, lekuko arraunlari batzu ontziaren zailtasunetari formatuak izanen dira.

 

Ondoren beste Saint Pierre eta Mikeluneko arraunlariak formatzeko gai izanen dira.

Traineru hori Saint Pierren eraikitzen ari den Euskal Etxearen aktibitate herrikoi berri bat bilakatuko da.

TERNUA 2017 : giza abentura bat

chanteurs_98906

Kirol desafio horri, kultur zati garrantzitsu bat juntatzea da gure sedea.

Saint Pierre eta Mikeluneko lagunek, beren erroeri berriz lotzea dutela axola, kultura eta gastronomia inguruko programa bat antolatzea laguntzen gaituzte espedizio inguruan.

 

Horren kari, 10 musikari etorriko dira gure geldialdiak alaitzera baita ere Saint Pierreko euskal besta handia.

 

Eskolako trukaketak, diaspora inguruko erakusketak eta noski gure produktu gastronomikoen aurkezpenak programa aberastuko dute.

Indianoak 2017 giza abentura bat, kirolaria eta kulturala !

TERNUA 2017 : euskal gastronomia ohoretan

jambon_57422

Trukaketa gastronomiko eta alaiak izanen dira lekuko jendearekin.

 

Geldialdiko portuan, sukaldaritza tailerrak izanen dira, bi euskal sukaldariekin.

Guretzat parada izanen da hobeki ezagutaraztea gure lau euskal AOPak : Kinto zerria, Irulegiko arnoa, Espeletako biperra eta Ossau Iratiko gasna. Gure Hegoaldeko lagunen produktu gastronomikoak ez ditugu ahantziko (sagarno, Nafarroako edo Txakoliko arnoak, pimentones, …)

Lekuko nahidunak gonbidatuak izanen dira euskal errezetak entseatzea lekuko produktuekin nahasiz, euskal bixkotxaren sekretuak trukatuak izanen dira eskualdeko ohizko jakien kontra. Gauean, gure kantariek eta musikariek apairuak alaituko dituzte, baina baita ere, espero dugu, gure Mik-Mak indiar lagunek edo gure arbasoen ondokoek.

Denak elgarrekin besta segituko dugu !